XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) sortu-ertiera, ta ertiera orren arauz sortutako erti-lanak: orra, erri-ertia zer.

Lan ertitsu erritar dituzu, adibidez: noiz ala nork egiña eztakigun abesti zaarra; olerkari auen, erri-olerkarien neurtitz edo bertsoak; pozaldiak yaitzeko erriak asmatu ditun dantzak; yazkera; makillan, kutxan, argizai-olan erabilli izan dun zur-apainkera; bizi-tokiari, etxeari, urteak eta mendeak zear, azaletik eta barrendik itsatsi dion tankera....

Itz batez esanda: zertxo apurrenak ere, erriak, oldezko ta ez-landuzko elermiñak eraginda, apaintzeikutu batez edertu baititu; or dezu erri-ertia.

Orain galdegin zadakezu: ta ¿zertarako erri-ertiarekiko batzarre bat?... Ea esan orren elburua....

Onampacirc;.

Gaurko erti landuagoa, naasiagoa, guzitikagoa, odol zaarrez bizkortzea, asabaen etxeko ats beroaz kutsatzea.

Erti-zuaitz berria antzin-ezeaz bazkatzea; leengo errotiko muskillez bear baitu erri bakoitzak bere ertia berritu, naiz iñongo txertorik ere edergarritzat artu.

Aintzakotzat ar dezan erriak berea; uste izan eztezan iñorenak baño arloteagoak bere abestiak diranik; ez-eta bere dantzak; bere yazkera, bere etxea: laburki, bere edermiña.

Batzarre ortan, beraz, nork-gere lanbidearen arauz, begiak eusko-ikuskizunez inguratzen, ta gure bizierari, azalez bederik, eusko-usaia erasten ikas dezakegu.

Etxagilleak osa ditzake, gaurdañoan baño obeki, etxagintzarekiko eusko-tankeraren zer-nolak.

Burnigiñak, argiñak, eunleak, zurginak, yazkigiñak, abesti-zaleak, etxeko-andreak... berdin, nork-bere langintzarekiko.